lunes, 7 de junio de 2010


Plastikoak: Plastikoa birziklatzeko ontzi horira bota behar da.

Inicialmente, los científicos de Gießen-Friedberg se dedicaban a investigar la forma de lograr petróleo a partir de grasa animal. Ahora buscan patrocinadores que quieran financiar su nuevo proyecto: convertir en crudo el plástico que se tira a la basura.



Birziklapena fisiko-kimiko prozesu bati edo mekanikaria materia bati edo produktu bat menderatu den prozesu bat da eta jadanik tratamendu partzial edo osoaren ziklo bati lehengai bat lortzeko edo produktu berri bat erabilia da. Ere lehen materia lorpena definitu ahal izango litzateke hondakinetatik aurrera, berriro bizitzaren zikloan eta gertatzen da baliabide naturalen nekearen perspektibaren aurrera sartu, eta forma eraginkorraren hondakinak kanporatzeko marko ekonomikoa.

lunes, 10 de mayo de 2010




video onetan ikusten da nola plastico fina enroiatzen den gero saltzeko,plasticoa oso tente egon bear du orregatik hainbeste bueltak ematen
ditu.

plastikozko botilen fabrikazioa



Bideo onetan ikustenda nola funtzionatzen duen estrusio puztuaren bidez plastiko botilak egiten duen frabika bat.

lunes, 26 de abril de 2010




Plastiko motak
Sailkapenik orokorrenaren arabera bi plastiko mota daude (2):
- termoplastikoak- termoegonkorrak
Plastiko termoplastikoak berotan egitura kimikoan aldaketarik gertatzen ez zaien plastikoak dira. Izan ere, berotu eta moldeatu egin daitezke nahi beste aldiz.
Plastiko termoegonkorrak berotan moldeatuz gero, euren itxura aldaezina da.
Plastiko termoplastikoak, besteak beste, hurrengoak dira: PEa (polietilenoa), LDPEa (dentsitate baxuko polietilenoa), HDPEa (dentsitate altuko polietilenoa), PPa (polipropilenoa), PSa (poliestirenoa), EPSa (poliestireno puztua), PVCa (polibinil kloruroa) eta PETa (polietilen ftalatoa).
Plastiko termoengonkorrak, besteak beste, hurrengoak dira: Erretxina epoxidikoak, fenolikoak eta anidikoak eta poliuretanoak. (AURKIBIDEA)
Plastikoa
Plastikoak gure bizimodua aldatu du. Propietate oso bereziak dituenez, lehen erabiltzen ziren material gehienak ordezka ditzake aplikazio askotan. Dena dela, hondakin bihurtzen denean, ingurumenean arazo handiak sortzen ditu, bai zabortegietan, bai errausketa-instalazioetan. Beraz, plastikoa birziklatzea premiazkoa da.

Metala erraz birziklatzen da. Beraz, zergatik utzi behar dugu herdoiltzen?
Dena dela, plastikoa ez da material bat, material askoren izen generikoa baizik. Horregatik, bildutakoa birziklatzeko lehen urratsa materialak bereiztea da. Baina kasu batzuetan nekez egin daiteke; alde batetik, plastiko bakar bat substantzia askoren nahastea delako, eta, bestetik, konposizio kimiko bereko plastikoek material ezberdin asko egiteko erabiltzen direlako.
Plastikoek polimero sintetikoa erabiltzen dute oinarri bezala. Horrez gain, kolorea, plastikotasuna, pisua, suarekiko erresistentzia eta beste hainbat propietate emateko substantzia izaten dute nahasirik. Gainera, etiketa baldin badu, beste produktu batzuk ere baditu. Plastikoa birziklatzeko, substantzia horiek zein diren hartu behar da kontuan. Beirarekin gertatzen den bezala, batzuk ezabatu egin behar dira, eta beste batzuk ez. Legearen ikuspegitik, hainbat substantzia debekatuta edo debekatzeko bidean daude. Beraz, substantzia horiek ezin badira bereizi, plastiko asko ezin izango dira birziklatu. Adibidez, Europako legediak metal astun asko baztertu nahi ditu merkatutik.
Hala ere, polimero gutxi batzuk dira aplikazio gehienetan erabiltzen direnak; horrek birziklatzea zertxobait errazten du. Birzikla daitezkeen material plastikoetako polimero ohikoenak polietilenoak (HDPE eta LDPE), polipropilenoa (PP), poliestirenoa (PS), polibinil kloruroa (PVC) eta polietilen tereftalatoa (PET) dira. Zartaginak egiteko erabiltzen den tefloia (politetrafluoroetilenoa) eta beste polimero asko ez dira birziklatzen.
Alabaina, bereizteko metodo bat baino gehiago erabili behar dira, eta horrek arazoa areagotu egiten du; izan ere, metodo bakoitzak polimero eta gehigarri gutxi batzuk bakarrik identifikatzen ditu. Beraz, osagaiak erabat bereizteak oso metodologia garestia eskatzen du. Horregatik, plastiko-motak kontsumitzaileek bereizita biltzen bada, diru asko aurrezten da. Hainbat herritan, birziklatze-sinbolo bereziak erabiltzen dira ontzietan plastiko-mota adierazteko. Hemen, ordea, birziklatzeko kultura ez dago hain zabalduta, eta plastikoa metalezko ontziekin batera jasotzen da. Sukaldeko olioa ere birzikla daiteke.
Bereizitako plastikoa birziklatzeko, birrindu egiten da; gero, egin behar den piezaren arabera, estrusioa egin edo molde batean injektatzen da fluidizatutako polimeroa; hortik aurrera, gehitu behar zaizkion substantziak gehituta plastiko berria sortzen da. Lortzen den plastikoak eta jatorrizkoak antzeko kalitatea dute; hala ere, talkarekiko erresistentzia txikiagoa izaten du berriak, eta beraz, ia beti ezaugarri hori emateko substantziak gehitu behar zaizkio.